Skip to main content

NOTICIA

2021eko otsailaren 25a.- Teresa Riberak, presidenteorde eta Trantsizio Ekologiko eta Demografikorako ministroak, arratsalde honetan Senatuan iragarri du otsoen kudeaketa eta kontserbaziorako eredu harmonizatu bat lantzeko talde tekniko bat sortuko dela. Trantsizio Ekologiko eta Demografikorako Ministerioaren (MITECO) menpe egongo den eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) ere parte hartuko duen talde hau Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkariek, ikertzaileek eta teknikariek osatuko dute, eta autonomia erkidegoekin koordinatuta lan egingo dute.